Bakailuari segika Hernanin, beste astebetez

Kronika - Erredakzioa 2016ko urriaren 17a

Oraindik astebete geratzen da tabernetako bakailu pintxoak probatu eta, hauei 1etik 5erako puntuazioa emateko. Eta beste hainbat ekintza ere izango dira.

Iparragirren afaltzeko, izenematea
Horietako bat da ostiralean, 21:00etan, Iparragirre sagar­do­tegian egingo den bakailu eta sagardo uztartze afaria, Juan Zuriarrain enolo­goa­re­kin eta Juanjo Usarraga su­kal­da­riarekin. Menuak 27 euro balio ditu, eta erreserba egin behar da: 943 55 03 28. Au­rretik, 19:00etatik 21:00etara Rockalean animazioa izango da herrian.
Bestalde,  Errioguarda-Enea, Iturralde eta Saretxo ja­tetxeetako menuetan bakailua eskainiko dute, oraindik.

Bisitak eta pil-pil lehiaketa
Gainera, asteazkenean Albao­la bisitatzeko aukera izango da, 16:30etan, eta igandean, Her­naniko Hirigune His­to­ri­koa, 11:00etan, euskeraz. Bu­ka­tzeko bakailua pil-pil eran pres­tatzeko lehiaketa egingo da igandean. Ekintza haue­ta­rako izenematea: 943 33 70 28 edo gurutze-a@hernani.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!