Hortzak ederki estututa ere, nahi eta ezin

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 17a, 02:00

Aurreneko minutuetan bata bestearen jokoa aztertzen aritu ondoren, Santboiana izan zen erasora jotzen aurrenekoa, 16garren minutuan. Guztira egingo zituen sei entsaioetan lehenda­bi­zikoa egin zuen; 17-34, bonusa eta guzti irabazi zuen.

Borroka, azkenera arte
Denera sei entsaio egin zituen Santboianak, baina Her­nanik, beti bezala, az­ke­ne­ra arte eutsi zion lehiari, etsi gabe.
Aurreneko zatian hiru entsaio egin zituen Santbo­ia­nak, eta bi transformatu. Her­nanik hiru puntu besterik ez zituen lortu, Anartz Elosegiren zigor kolpe bati esker.
Bigarren zatian abilago ibili ziren etxekoak. Marka­gai­luak 3 eta 19koari eutsi zion pus­ka batean; Hernanik egin­dako defentsa lan onari esker. Eta 50garren minutuan, Sant­boianari zigorra iritsi zitziaon: tarjeta horia, eta Hernaniren aldeko zigor entsaioa. Anartz Elosegik transformatu zuen berriro ere; 10-19. Santboia­nak, ordea, bi entsaiorekin erantzun zuen.
Orduantxe estutu zituzten benetan hortzak, etxekoek; Iñaki Leoneten entsaioa eta Igor Genuaren transforma­zioa­rekin bukatu zen parti­dua; 17-34. Baina dagoeneko, ga­raipena galdua zegoen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!