Baimenaren zain oraindik, ehiza sasoia irekitzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 15a, 02:00

EHiza sasoian murgilduta egoten dira garai honetan, urriaren 1etik, Arano eta Goizuetan ere. Baina bi herrietan, ehiza den­bo­ral­dia ireki gabe daukate orain­dik.
Izan ere, kotoen adjudikaziorako eskaera egiteko urtea tokatu da (bost urtean behin izaten da), eta berandu bidali zuten Nafarroako Gobernura.
Gainera, Gobernuan ere aldaketa batzuk izan dira, eta oraindik ez diote es­kaerari erantzun. Beraz, baimena jasotzeko zain daude goizuetar eta aranoarrak, ehiza denboraldia irekitzeko. Hori laster izanen dela espero dute.
Edozein kasutan, ehiza postuak pronto dauzkate bi herrietan. 24 postu izaten dira Aranon, eta beste 60 postu Goizuetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!