Ehiza sasoian murgilduta egoten dira garai honetan, urriaren 1etik, Aranon eta Goizuetan. Baina aurten, atzeratu egin da denboraldi hasiera; gaur bertan ireki da.
Izan ere, kotoen adjudikaziorako eskaera egiteko urtea tokatu da (bost urtean behin izaten da), eta berandu bidali zuten Nafarroako Gobernura. Gainera, Gobernuan ere aldaketa batzuk izan dira, eta ondorioz, berandu erantzun diote eskaerari. Atzo bertan jaso zuten baimena, eta beraz, gaurtik aurrera irekita dago ehiza denboraldia.
Ehiza postuak pronto dauzkate bi herrietan. 24 postu izaten dira Aranon, eta beste 60 postu Goizuetan.