Partidu zaila dauka aurretik gaur, Hernanik; eguerdiko 12:00etatitk aurrera, Santboianaren kontra jokatuko du, Landaren.
Aurkari gogorra izaten da hau Hernanirentzat, eta denboraldi hasi berri honetan ere, hiru partidutatik bi irabazita eta bakarra galduta dator, bisitaria. Hernanik, berriz, orain arteko hirurak galdu ditu. Hala ere, borrokarako prest eta indartsu aterako dira hernaniarrak, zelaira.
Interneten, zuzenean
Afizioaren babesak berebiziko indarra izaten du, baina Landarera gerturatu ahal ezin duenak, hernanirugby.eus webgunean ikusi ahal izango du partidua, zuzenean.
Aste korapilatsua
Horretarako, ordea, aste honetako gertaerak ahaztu beharko dituzte, pixka batean. Izan ere, atzo urteko asanblada orokorra egin zuen Hernaniko Errugbi Elkarteak, eta bestalde, Baionarekin tira-birak izan ditu klubak, Hernaniko «bi jokalari kendu» egin nahi izan dizkiolako, «klubarekin hitz egin gabe». Hau konpontzeko asmotan asteartean bilduko dira Baionan, Hernaniko eta Aviron Bayonnaiseko ordezkariak.