Indar proban euskerari eusteko prest?

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 16a, 02:00

Abenduaren 3a izaten da Eus­keraren Eguna, eta orain­dik dezente falta da ordurako. Baina beroketa lanak martxan dira Hernanin. Azken bi aste­etan hainbat hitzaldi izan dira, eta atzo, indar probari eman zitzaion hasiera.

Astebetez, euskeraz bizi
Askotan iruditzen zaigu eus­ke­ra hutsean bizi garela, bai­na horretan pentsatzen jar­tze­an konturatzen gara ez dela beti horrela. Horregatik, ahal den guztietan euskerari eus­teko indar proba jarri da mar­txan.
Astebetez erronkari eustea da helburua, eta izena eman duten aurrenekoak atzo hasi ziren: Pilota elkartekoak, Her­naniko Palistak, Bertso Eskola, Kanika taldea, Kaxkardi kirol elkartea eta 10 laguneko koadrila bat.
Atzo, hasiera ekitaldiaren aurretik TELP tailerrean izan ziren, erronka betetzeko la­gun­garriak izan daitezkeen baliabideen berri jasotzeko.

Izena emateko aukera
Dagoeneko 400 bat lagunek eman dute izena indar proban, eta oraindik bada aukera. Aza­ro­aren 26ra arteko aste bat au­ke­ratu, eta parte-har­tze­a­ren be­rri eman AEKn (943 55 78 01); es­ko­letan, Kar­me­lo La­bakan edo institutuan; Do­be­ran (dobe­ra@dobera.eus); euska­raari­du@gmail.com edo eus­ka­ra­ari­duhernanin@gmail.com. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!