Biteriko Udazkeneko Programazioan Nahastekak izeneko lerro berria jarri da martxan; arte diziplina desberdinak nahasten dituzten ikuskizunak izango dira atal honetan, eta aurrenekoa ostegunean izango da: Su izan nahi. Sarrerak salgai daude Biterin, 7 eurotan.