Sorkuntza egonaldi eta topalekuetan parte hartu ahal izateko diru-laguntzak eskatzeko epea ireki dute Buruntzaldea-Beterri eskualdeko Udalek eta Eusko Jaurlaritzak. Laguntzak emango zaizkie, ikus-arteetan, ikus-entzunekoetan, diseinuan, arte grafikoetan, teknologia berrietan, arkitekturan, artisautzan, modan eta bitxigintzan aritzen diren 40 urtetik beherako eskatzaileei. Izena eman eta oinarriak ikusteko, jo www.hernani.eus webgunera.