Auzotarrak ederki ibili ziren atzo, Portu Egunean. Ume, ez hain ume eta heldu, denek elkarrekin pasatu zuten eguna, aurrena jolasekin, bazkaritan gero, eta erromeria dantzan, bukatzeko. Tortila lehiaketan, berriz, Elena Lasuen eta Amagoia Etxeberria izan ziren txapeldunak.