Hernaniko Leorpe enpresako langile hernaniar bat hil zen asteazkenean, Mungian, lan-istripuan, eta PSE-EEk doluminak helarazi nahi izan dizkie familia, lagun, lankide eta enpresari.
Era berean, «lan-istripu kopurua kosta ala kosta saihestea eskatzeko» adierazpen instituzionala prestatu du; «lan-istripu kopurua lakra hutsa da, eta langileen segurtasuna, lehentasuna».
Bost puntuko adierazpena
Horregatik, Plenoan eztabaidatu ahal izateko bost puntuko adierazpena aurkeztuko du.
Honekin, PSE-EEk dei egin die enpresa sektoreari eta langileei, «lan segurtasun eta osasun araudia betetzea eskatzeko eta lan arriskuak aurreikusteko ahalegina haunditzeko». y