Pago berria, umeen eta azken testiguen zubi

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 1a, 02:00

Harrapazka Eguna gogora ekarri zuten Ereñotzun, joan den asteburuan. 75 urte ziren Herna­nin ez zela Harrapazka eguna an­tolatzen, eta orduan iñistorra, garoa, iratzea... nola biltzen ziren erakusteko bideoa eta ibilaldia antolatu zituzten. 60-70 lagun in­g­uru elkartu ziren, garai batean bizitutakoa ezagutu eta sentitzeko asmoz. Bideo proiekzioarekin hasi zuten eguna, eta Iñaki Sanz Azkue biologoak eman zituen azalpenak. Ibilaldia ere egin zuten, iñistorra mozten zen pa­rajeetan barrena: Akolatik Igoin Sasira. Test­i­gantzarik ez zen faltatu bidean zehar, eta garai batean pagoa zegoen horretan landatu zuten berria, ume eta azken testiguekin. Emozioz betetako eguna izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!