Teknologia berriei buruz, gurasoekin

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 15a, 02:00

Teknologia berriak bete-betean sartu dira gaur egungo bizitzetan, baita haurren egunerokoan ere. Alde positibo asko dituzte, baina arriskuak ere sortu ditzake, eta bereziki adi egon behar da haur eta gazteen kasuan.
Hori kontuan hartuta, gai horri helduko diote datorren ostegunean, Herri Eskolako aretoan. Arratsaldeko 18:30etatatik 20:00etara jarri dute zita, eta euskeraz egingo du azalpena hizlariak.

Teknologiaren arriskuez eta aukerez hitz egingo dute.

Guraso Elkartearen eskutik
Teknologia berriak eta haurtzaroa. Arriskuak eta heziketarako aukerak izenburupean gaia sakonago lantzeko aukera es­kaini nahi die Herri Eskolako Guraso Elkarteak, ikasleen guraso nahiz tutoreei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!