Urtero bezala, aurten ere ate irekien jardunaldia egingo du Petritegi Sagardotegiak. Datorren igandean, bihar zortzi, egingo dute hori, eta egun osoko ekintzak egingo dituzte. Plana izango da: goizeko 11:00etatik 13:30etara izango dira ate irekiak; arratsaldez, 15:30etatik 17:00etara, haurrentzako tailerrak izango dira, eta bukatzeko, karaokean abesteko aukera izango dute, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Goizean zehar, gainera, ekintza desberdinak egingo dira: sagar bilketa, astoan bueltaxkak, toka... eta hori guztia girotzeko, Aitor eta Jon Mendiluze aita-semeak arituko dira bertsotan.