Hainbat ikastaro, irteera eta festa, aurtengo udazkena kulturaz zipriztintzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 8a, 02:00

Beste urte batez, egitarau be­rezia aurkeztu du Ereñotzuko Olak Auzo Elkarteak udazkenerako. Udazken Kulturala izenburupean, hogeita zortzigarren edizioa izango dute aurtengoa,  eta datorren ostiralean emango zaio hasiera. Oscar sarietan izan zen Loreak pelikula emango dute horretarako; gaueko 22:00etan izango da, Auzo Etxe­ko areto nagusian.

Umeen Jaia, gaur zortzi
Hurrengo zitarako ez da asko itxaron beharko, larunbatean, izango baita, gaur zortzi. Arra­tsaldez elkartuko dira ereño­tzuarrak frontoian, eta bertan egingo dute Umeen Jaia. 17:00e­tan hasiko dira ekintzak antzerki batekin: Pa­ta­ta Tro­pikala taldeak Kondai­ra baten truke ikuskizuna es­kainiko du. Ondoren, txokolatada izango da, eta bukatzeko, 18:30etan, Mugi zaitez! disko jaia. 

Txirritaren omenezko egitarauean atzeratutako bi ekintzen datak zehaztu dituzte.

Ikastaroa, aste potenteenari ekiteko
Urriko azkenaurreko astea da Udazken Kulturaleko potenteena. Astelehen eta asteartean, urriaren 17 eta 18an, ikastaroa eskainiko du Martxeli Can­flan­cak, Botika Berdea-Uken­duaren inguruan. Parte hartu ahal izateko, Auzo Udalean eman be­harko da izena: 943 55 10 00. 
Astearte horretan, baita ere, hitzaldia emango du Garbiñe Larrea naturopatak, elikadura eta emozioei buruz. Auzo Uda­leko areto nagusian izango da hau ere, arratsaldeko 19:30e­tan, ikastaroaren ondoren.

Umeen Jaia izango da datorren larunbatean, gaur zortzi.

Bukaera, festa giroan
Baina bi horiek ez dira aste horre­­tako ekintza bakarrak izan­­go, asteburua ere bizia izan­go baitute ereñotzuarrek. Alba­olara egingo dute egunpa­sa larunbatean, eta Auzoko festarekin jarriko diote ginda, asteari. 
Arratsaldez izango da igan­de­ko festa, 17:00etan hasita, eta bertako sagardoa dastatu eta gaztaina erreak jango di­tuz­te bertaratzen direnek; bai­ta produktuen azoka bisitatu eta patata tortilla txapelketan parte har­tzeko aukera izan ere: nork egingo du Ereñotzuko tortillarik goxoena?

Atzeratutako ekintzek, data berriak
Txirrita hil zela 80 urte bete di­ra aurten, eta bertsolaria nolabait omentzeko hainbat ekin­tza egin dituzte Ereñotzun ur­tean zehar. 
Horietako bi atzeratu egin zituzten duela aste batzuk, eta Udazken Kulturala­rekin batera, data berriak zehaztu dituzte. Urriaren 29an, arratsaldeko 19:00etan izango da aurrenekoa, Txirrita: ber­tso-jarri mu­si­katuen emanaldia, Eñaut Agi­rreren eta Ere­ñotzuko musikarien eskutik. 
Eta azaroaren 2an, ordu berean, bestea: Urumea bailarako bertsolaritza liburutik tiraka hitzaldia, Estitxu Eiza­girreren eskutik. Biak, Auzo Udalaren areto nagusian, au­rre­koetan bezala.

XXVIII. UDAZKEN KULTURALA

Urriak 14 Loreak. Pelikula. Gaueko 22:00etan Auzo Etxeko areto nagusian.
Urriak 15 Umeen Jaia. Frontoian. 17:00etan, Kondaira baten truke antzerkia, Patata Tropikala taldearen eskutik; 18:00etan, txokolatada; eta 18:30etan, Mugi zaitez! disko jaia.
Urriak 17 eta 18 Botika berdea-Ukendua. Ikastaroa. Martxeli Canflancaren eskutik. Izenematea Auzo Udalean. Arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara.
Urriak 18 Elikadura eta emozioak. Hitzaldia. Garbiñe Larrea naturopatarekin. Arratsaldeko 19:30etan.
Urriak 22 Albaolara egun pasa. Museoa bisitatu, itsasontziz badian barrena bidaia, eta bazkaria. Txartelak Auzo Udalean salgai: helduek, 20 euro; gazteek (14-17 urte), 15 euro; eta umeek, 10 euro. 09:30etan Ereñotzutik irteera; ondoren, trenez edo kotxez, Trintxerpera.
Urriak 23 Auzoko festa. 17:00etan, frontoian. Bertako sagardoak dastatu eta gaztain erreak jateko aukera, produktuen azoka, eta patata tortilla lehiaketa. 
Urriak 29 Adinekoen irteera Baztanera. Señorio de Bertizera bisita, bazkaria, bingoa eta dan­tzaldia. Prezioa: 30 euro. Izenematea, Auzo Udalean.
Urriak 29 Txirrita: bertso jarri musikatuen emanaldia. Eñaut Agirre eta Ereñotzuko musikariekin. Arratsaldeko 19:00etan. Ondoren, 20:30etan, afaria frontoian: Txerriboda. Txartelak Auzo Udalean eta tabernan salgai: helduek, 25 euro; eta umeek (12 urtera arte), 12 euro. Afari ondorenean, festak jarraituko du Txirrita omenduz.
Azaroak 2 Urumea bailarako ber­tsolaritza liburutik tiraka Hitzaldia. Estitxu Eizagirreren eskutik. Arratsaldeko 19:00etan.
Azaroak 5 Gabon Txirrita. Antzerkia. Sarrerak Auzo Udalean eta tabernan salgai egongo dira urriko azken astean.
Azaroak 8, 15 eta 22 Oinarrizko joste-konponketa ikastaroa. Juani Otxotorenarekin eta Maria Jesus Huizirekin. Arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara. Izenematea Auzo Udalean.
Azaroak 9 Gure seme-alabek zein arrisku aurkitu ditzakete sare sozialen erabilpenean? Hitzaldia. Baikararen eskutik.
Azaroak 16-20 Euskara Ari Du Hernanin 2016, Indar Proba ekimenean parte hartzera gonbidatzen zaituzte Auzo Elkarteak eta Txirrita ikastetxeak.
*Hitzaldiak Auzo Udaleko areto nagusian izango dira.

Besteak
- Ikastaroak: dagoeneko martxan dira hainbat ikastaro: haurrentzako eskulan tailerra, aerobika, yoga...

- Mendi irteerak igandeetan (goiz pasak): urriaren 30ean, azaroaren 27an eta abenduaren 18an. 

- Ekintzetan parte hartzeko eta informazio gehiagorako: telefonoz, 943 55 10 00, edota Auzo Udalean, astelehenetan 09:00etatik 11:30etara eta 18:00etatik 20:00etara, eta asteartetik ostiralera 09:00etatik 13:30etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!