Zubipeko zelaiaren atzean, Landarera bidean ezkerretara, trenbidearen ondoan jarri du postua Nabarrekok (info@nabarreko.eus/656 434 660). Mota guztietako piperrak dauzkate salgai, goiz eta arratsalde, azaroaren 1era arte, eta horietako hainbat zozketatuko ditu Kronikak bere irakurle eta bazkideen artean: bost kiloko hiru poltsa Lodosako pikillo erreak, bost kiloko hiru poltsa Gareseko pikilloak, bost kiloko hiru poltsa Lodosako naxeranoak eta bi kilo Lodosako piper ekologiko prestatu. Parte hartzeko, iruzkina idatzi www.kronika.eus webgunean, albiste honetan, edo goiko txartela moztu eta Kronikara ekarri, egunean zehar. Egunaren bukaeran egingo da zozketa.