Goxali liburutegia eta ludoteka martxan, atzotik

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 8a, 02:00

Beste urte batez, aurten ere, liburutegi eta ludoteka zer­­bitzua eskainiko du Go­xa­­lik ikasturtean zehar. Atzo ireki zituen ateak, eta as­telehen eta ostiralero es­kainiko du zerbitzua Haur, Lehen eta Derri­gorrezko Bigarren Hez­kuntzako haur eta gazteen­tzat. Zerbitzu hori borobil­tzeko, gainera, bertan izanen di­ra Larraitz Salaberria eta Aizpea Huizi hezitzaileak,  bertaratzen di­re­nei laguntzeko prest beti.

Asteleheneko ordutegia aurreratu egin dute: 16:45etan dute zita Haur Hezkuntzakoek, eta 17:45etan, Lehen Hezkuntzakoek.

Aldaketa eta berrikuntzak
Aurreko urteetan bezalaxe, astelehen eta ostiraletan ire­kiko ditu ateak Goxalik, baina aurten, aldaketa txiki bat izango da astelehenetako ordutegian: 16:45etatik 17:45etara, Haur Hezkun­tza­ko haurrak izanen dira; eta 17:45etatik 18:45etara, Lehen Hezkuntzakoak.
Bestalde, ostiraletan ohiko ordutegia mantenduko dute LH 5garren mailatik DBH 2garren maila bitartekoentzat: 17:00etan, liburutegi zerbitzua eskainiko dute, irakurri eta etxerako lanak egiteko, eta 18:00etatik 19:00etara joko tailerrak izanen dira adin bereko gazteentzat. 
Aurten gainera, nobedade bat izanen da: arratsaldeko 17:00etan hasten den tartean, etxeko lanak egiteaz gain, ikasteko teknikak irakatsiko dituzte, eskemak, laburpenak eta abar egiten ikasiko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!