Liburuak eskatzeko aukera, etxetik

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 15a, 02:00

Goxali proiektuari esker, goizuetarrek ez dute Lei­tzako liburutegira joan beharrik izanen, liburu baten bila. Etxetik eskatu ahal izanen dute orain, eta Goxalin jasoko dute.

Eskatzeko, lau aukera
Horretarako, nahikoa izanen da Leitzako liburu­te­giaren web orrian sar­tzea (www.bibliotecaspublicas.es/leitza), eta zein li­bu­ru dauzkaten begira­tzea, Argital­penak edo Ka­talogoak ata­letan.
Gero, apuntatu izen­burua eta idazlea, eta egin eskaera: whatsapp bidez 681 265 188 zenbakian; Go­xaliko begiraleei esanda (ostiraletan 17:00-18:00); emaila bidalita tmartinez @lagagizatezerbitzua.org helbidera; edo 948 51 08 40 telefonora deitu eta me­zua utzita.
Eskatutako liburuak, hurrengo hilabetean jasoko dituzte Goxalin, eta hila­beteko epea izanen dute, irakurtzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!