Pistaren izen aldaketa Rekarteren omenez, urriaren 30ean

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 15a, 02:00

Orain urtebete hil zen Juan Fermin Rekarte, oso gizon motorzalea eta aranozalea; aranoarrak zituen osaba-izebak eta lehengusuak, Iparralden bizi arren, eta Aranorako joera haundia zeukan. Astebururo etortzen zen, eta harreman haundia zeukan herritarrekin; oso maitatua zen, Horregatik, omenaldia egin nahi izan diote Aranon, eta herriko motokross pistaren izena aldatu dute, berea jarrita: Juan Fermin Rekarte motokross zirkuitua deituko da aurrerantzean.
Izen berriarekin inauguratuko dute pista, urriaren 30ean, eta plaka bat ere jarriko dute, Rekarteren omenez. Bertan izanen dira haren senideak ere, Iparraldetik etorriak.

Pistaren kudeaketa, Fly Groupen esku aurrerantzean
Beste aldaketa bat ere izanen da pistan. Fly Groupek kudeatuko du aurrerantzean, Udalarekin akordioa lortu ondoren, 15 urterako; eta bertan eginen ditu saioak. Hortaz, mo­tokross pistan ibili nahi duenak, haiekin hitz egin beharko du orain.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!