Apezetxea eta Salaberria semifinaletan, Nafarroakoan

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 15a, 02:00

Finalaren ateetan dira Antton Apezetxea eta Iker Salaberria goizuetarrak, Nafarroako Txapelketan. Apezetxeak Lergari irabazi zion Donezteben (18-2), eta gaur jokatuko du kadete mailako semifinala, Gam­boaren kontra, 10:00etan Labriten. Salaberriak, bere aldetik, beste herritar bat menderatu zuen Goizue­tan bertan, Aitor Aizkorbe (18-4); eta bihar izanen du semifinala, gazte mailakoa, Unai Mataren kontra, 10:00etan Labriten.

Adarragan finala gaur, Iker Salaberriak
Final bat ere izango du jo­koan Salaberriak, gaur, Logroñoko Adarragan. Pe­dro Ruiz errioxarrarekin ariko da, Anso eta Cece­a­garen kontra, 10:00etan. Semifinaletan, 22-14 irabazi zieten Zubizarreta eta Irazustabarrenari.
Eta Salaberriak berak, Huarteko lau t’erdikoan jokatu zuen asteazkenean. Baita irabazi ere, Plazaren kontra (22-6).
Bi partidu gehiago izanen dituzte pilotari goizuetarrek, gaur: Elizon­don ari­ko da Beñat Ape­zetxea, Oihan Etxeberriarekin, Re­­tegi eta Maizaren kontra, 09:30etan. Eta Gartzaro­nen Aitor Aizkorbe eta Antton Apezetzea, Sala­be­rria eta Insausti hernani­a­rren kon­tra, 16:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!