Atsedenaren ondoren, talde guztiak lanera

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 15a, 02:00

Aurreko asteko atsedenaren ondoren, denboraldiari berriz ere ekingo diote Mun­darroko neska-mutilek. Gaur jokatuko dute biek: etxean arituko dira mutilak; Erren­terian, aldiz, neskak.

Eguneko aurreneko zita, Errenterian
Probintzia mailako 1go mailako neskek jokatuko dute aurrena. Arratsaldeko 16:00­e­tan daukate zita Erren­terian, eta bertan, Grupo Eme Oiarso izango dute aurkari. Taldeko sailkapenean, aurreneko postuan dijoaz neskak, eta horri heltzea izango dute helburu.

Beranduago, mutilak
Ondoren, 18:00etan hasiko da maila bereko mutilen norgehiagoka. Kiroldegian izango da, eta Cafes Aitona Askatuak taldearen aurka jokatuko dute. Horren aurretik, 2garren mailako mutilek  jokatuko dute STL Azkuneren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!