Donostian, eguerdiko 12:00etan jarri du gaur hitzordua Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, Foru Aldunditik Banco Santanderrerako bidean biltzeko, Zubietan eraiki nahi den erraustegiaren kontra protesta egiteko. Era berean, Aire Garbia plataformak ere bat egin du deialdiarekin, Zubietako erraustegia eta sare elektrikoa lotzeko goi-tentsioko linea berria eraiki nahi duelako Gipuzkoako Hondakin Kontsortzioak.