Lanuztea eta elkarretaratzea deitu dituzte etzi, Mungian

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 15a, 02:00

Mikel Maiza hernaniarrak bizia galdu zuen asteazkenean, Mun­giako Tecnicas Hidrau­licas en­pre­sako fatxadan, es­truk­tura bat soldatzen ari zenean. Leorpe enpresako 42 urteko langilerari pieza pisutsu bat erori zitzaion gainera. Langileek bizi duten preka­rie­tatea gogor salatu dute CCOO, LAB eta ELA sindikatuek. Atzo, CCOOK deituta, dozenaka lan­kide, lagun, sindikalista, udal ordezkari... elkartu ziren Leorpe enpresa kanpoan, gertatutakoa sa­latzeko.
Etzi egun osoko la­nuz­tea deitu dute Tecnicas Hidrau­licas enpresan; eta bi orduko el­karretaratzea, 11:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!