Festa Ave Marian, Kanika aisialdi taldea aurkezteko

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 15a, 02:00

Kanika Aisialdi Taldea sortu duten zazpi gazte bolun­ta­ri­oek hernaniar guztiak gon­bi­datu dituzte gaur, 16:30e-tatik aurrera, Ave Marian egingo duten sortze festan parte hartzera.
Helburua da 6 urtetik go­rako haur eta gazteek beren aisialdia antolatzea. «Beraiei eman nahi diegu boterea. Ikasi dezatela parte hartzen, herriari begira», azaldu diote Kronikari.

Arratsalde osoko festa
Hori eta gehiago azalduko du­te gaur, Ave Marian ja­rri­ko duten informazio pun­tuan. Era berean, fes­ta­ra­ko eta ondo pasatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte 16:30etatik aurrera: jolasen zirkua, ipuin kon­talaria, ikuskizun berezia, kontzer­tuak, barra, pintxoak...
Hori bai; aurrerantzean, haur eta gazteen bidelagun izan­go dira hezitzaileak, baina gazteek beren aisialdia antolatzea da helburua.

Umetatik, hezitzaileetara
Hasteko, haur eta gazteei egin diete deia, taldera ger­turatzeko. Baina espero dute gerturatzen direnak hezi­tzai­le izatea, etorkizunean.

KANIKA TALDEAREN SORTZE FESTA
Haur eta gazteen aisialdi taldea

Ave Marian, 16:30etatik aurrera:
17:00-19:00: Kermesse-a: jolasen zirkua.
17:00: Apaxi ipuin kontalaria.
18:00: Oihal akrobatiko eta slackline ikuskizuna.
19:00: Txirristra erraldoia.
19:30: Kontzertuak.

Arratsalde osoan zehar:
l Buruarinak.
l  Txosna.
l  Barra.
l  Pintxoak.
l  Informazio puntua.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!