Hip Hip Urri!-October Children egitasmo europarraren barruan eskaintzen du Sagardoetxeak Izan sagardogile egun batez! tailerra. Ekintza familiarra da, haur zein helduek hartu dezakete parte, eta urriko asteburu guztietan egingo dute, baita gaur eta bihar ere. Larunbatetan sei saio eskainiko dituzte, goiz eta arratsaldez, ondorengo orduetan: 11:00, 12:00, 13:00, 16:30, 17:30, 18:30. Igandeetan, ordea, goizez bakarrik izango da aukera, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan. Saioak elebidunetan eskainiko dira, eta aurrez erreserbatzea derrigorrezkoa da: 943 55 05 75 edo info@sagardoetxea.com. Prezioa: helduek, 4 euro; haurrek, debalde.