Euskeraz hitz egitea, helburu

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 15a, 02:00

Hainbat ekimen izango dira Astigarragan herritarrak eus­ke­raz hitz egitera animatzeko helburuarekin.
Horietako bi aurkeztuko dira datorren astean: Gura­so­lagun eta Mintzalagun. Eus­kera ikasten ari diren asti­gar­tarrak, eta euskeraz badakitenak elkartu eta euskeraz hitz egiteko egitasmoak, biak.

Gurasolagun, asteazkenean
Datorren asteazkenean bertan egingo da aurreneko ekimeneko aurkezpena, Guraso­la­gunena, alegia. Arratsal­de­ko 16:30etan egingo dute Herri Eskolako aretoan, eta bertan azalduko dira alde batetik, Gurasolagun ludoteka, eta bestetik, Gurasolagun tailerra. Biak doan izango dira; gurasoekin batera haurrak ere egongo dira, eta baldintza bakarra izango da euskeraz hitz egitea.

Mintzalagun, bi zitetan
Bestalde, bada beste egitasmo bat AEK euskaltegiak eskain­tzen duena. Mintzalagun da hori, eta horren inguruan informazio gehiago jaso nahi duenak, egingo dituzten bi bileretako batera joatea besterik ez du: bata, asteazkenean izango da, goizeko 09:30etan; eta bestea, ostegunean, arra­tsaldeko 18:30etan.

‘Ehun eta ehun... berrehun ordu euskaraz’, erronka
Bukatzeko, egitasmo berri bat aurkeztu zuten herriko hainbat taldek joan den astean: Ehun eta ehun... berrehun ordu euskaraz.
Euskeraren egunera begira, azaroaren 26tik abenduaren 3ra, astebetez euskera hutsean bizitzeko esperien­tzia pertsonala gauzatzeko ekimena izango da. Urriaren 28ra arte eman be­harko da izena eta bi aukera izango dira: hiztuna izatea, as­tebetez euskeraz biziko de­na; edo hizkidea, hiztunei euskeraz bizitzen lagunduko diena. Izena eman nahi duenak, idatzi: astigarraganeuskaraz@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!