Ginkana familiarra, herria xaguxarrez betetzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 15a, 02:00

Lan txukuna egin du 25 urtez Xaguxar Aisialdi Taldeak As­ti­garragan, eta hori ospa­tzeko, hainbat ekintza egingo dituzte. Horietako bat gaur egingo dute, arratsaldeko 17:30etatik aurrera: familia arteko ginkana, hain zuzen.

6 lagunez osatutako taldeak
Xaguxarrek antolatutako ekin­­­tzan taldeka parte har­tu­ko dute herritarrek: 6 kideko taldeak izango dira, 2 heldu eta 4 haurrez osatutakoak.
Momentuan, ekintza hasi baino lehen, eman beharko d­ute izena talde partehar­tza­ileek. Eta ondoren, hasiko da ginkana, arratsaldeko 17:30e­tan. Joseba Barandiaran plazatik abiatuta, herrian ibiliko dira ‘xaguxarrak’ proba desberdinak egin eta familia artean ondo pasatzen.

Urteurren Jaia, gaur zortzi
Urriko ekitaldi haundia, al­diz, datorren larunbatean, gaur zortzi, egingo den Urte­urren Jaia izango da. Ordu­an, Foru Plazan izango da zita, eta goizetik arratsaldera arte luzatuko da festa.
Goizeko 11:00etan emango diote hasiera jaiari plazan bertan jarriko diren puzgarri, ohe elastiko eta jumingaren irekierarekin. Ondoren, 14:00­e­­tan, bazkaria egingo dute de­nak batera, Xaguxa­rreko iraganak eta etorkizunak, haur, gazte eta gurasoek.
Bazkalostean berriz ere irekiko dituzte puzgarriak 15:30etan, eta arratsaldeko 18:00etan, dantzaldia hasiko da, DJonekin.

Kamixetak eta txartelak, salgai
Urteurreneko Jaiaren bueltan egingo den bazkariko txar­telak salgai jarri dituzte Ika­tza eta Astiarra tabernetan, baita kiroldegiko harreran ere, as­te­azkenera arte. Bes­tal­de, ka­mixetak ere salgai dau­de, 10 eu­roan. Horiek eskura­tzeko au­kera izango da gaur arra­tsaldeko ginkanan, baita da­to­rren larunbateko jaian ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!