Portu auzoko bizilagunek festa egun berezia dute gaurkoa: Portu Eguna, auzotarren arteko festa eguna, hain zuzen ere.
Goizean hasi, eta iluntzera arte, ondo pasatzera gerturatzeko dei egin du Portuko Auzo Elkarteak.
Jolasak, eta txapelketa
Goizeko 10:30etan hasiko da eguna, umeentzako jolasekin. Gero, 12:00etan auzotarren arteko patata tortila txapelketa egingo da. Nork bere etxean egin beharko du tortila, eta 13:00ean sariak banatuko dira bi onenentzat; afari bana, bi lagunentzako, Fagollagan eta Errioguardan.
Bazkaria, eta erromeria
Eguerdiko 14:30etan auzo bazkaria egingo da, eta 18:00etantik aurrera, erromeria, Bide Batez taldearekin.