Partidu zaila zeukan Hernanik asteazkenean, Emakumezkoen Euskal Ligan, eta ezin izan zuen punturik lortu etxean, Oiartzunen kontra (1-4); orain lider dagoen taldearen kontra, alegia.
Biharkoa dute aukera garbiagoa, hirugarren garaipena lortzeko. Izan ere, Añorgako Rezolan ariko dira, aurkari zuzen baten kontra: Añorgaren kontra jokatuko dute, justu atzetik dagoen taldea, goizeko 11:00etan.
Ohorezko Erregional mutilak, berriz, Arrasatera joango dira gaur, Mondragonen kontra jokatzera; 16:30etan, Mojategin. Aurreko larunbatean liderrari irabazita, beste kontrario zail bat izango dute. Bosgarren dago Mondragon, puntu bat aurretik, hain justu.
Jubenilek, irabazi eta bigarren
Liga Nazionaleko partidua izan zuten jubenilek ere, asteazkenean, eta 0-2 nagusitu ziren Amorebietan. Horrela, bigarren jarri dira. Real Union hartuko dute Zubipen gaur, 16:30etan.