Gipuzkoakoa gaurtik, alebin eta infantilek

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 15a, 02:00

Asteburu honetan ekingo diote Gipuzkoako Txapelketari, Hernaniko errendimendu taldeko pelotariek. Lau t’erdian ariko dira 12 alebin eta 10 infantil, eta ondoren, buruz burukoa hasiko dute, 49 pelotari hernaniarrek. «Euskal Herri osoan, Tolosak bakarrik gainditzen du kopuru hori. Beraz, esan liteke pelotak osasun ona duela Hernanin. Hori bai, frontoian ikusle gehiago izatea gustatuko litzaiguke. Horregatik, klubetik animatu nahi dugu jendea, hurbil dadin ikuskizun eder honetaz gozatzera, ez da damutuko eta», luzatu diete gonbitea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!