Haundia egin zuen Aitzol Arregi hernaniarrak, aurreko larunbatean. Hawaiiko Ironmana bukatzea lortu zuen, 10 ordu, 21 minutu eta 39 segundutan. Majo sufrituta, hori bai: 33 graduko tenperatura eta %90etik gorako hezetasuna jasan behar izan zuen, sekula egin duen probarik gogorrenean.
Eta postu ederra lortu zuen hernaniarrak, gainera. Bere kategorian (45-49 urte), 81garren izan zen, 286tik.