Korrikalarien zain dago Santa Barbara!

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 15a, 02:00

Txantxillatik abiatu, Santa Barbarako ermitara igo, eta auzora bueltan jaitsi. Beste urte batez, eta dagoeneko ba­dira lau edizio, Txantxillako Krossa izango da datorren la­runbatean, goizeko 10:30etan abiatuta.
Auzoko festen programa­ren barruan antolatu dute, eta izenematea zabalik dago, www.herrikrosa.eus web orri­an, 3 euroan. Egunean bertan ere izango da apuntatzeko aukera, irteera gunean ber­tan, goi­zeko 09:15etatik 10:00etara. 5 euro izango dira orduan.
Sari berezia aurten, ermitako kanpaia aurrena jotzen duenarentzat
Lasterketaren 6,3 kilometroak azkarren egiten dituztenek, saria jasoko dute. Eta aurten, sari berezi bat ere izango da, ermitako kan­paia aurrena jo­tzen duenarentzat.

Aurretik, haurren txanda
Aurretik, haurrek ere izango dute aukera, korrika egiteko: haurrentzako krossa antolatu dute, 10:15etan hasita, auzoko plazari buelta bat edo bi ema­nez (adinaren arabera).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!