Laster abiatuko dira axeriak, mendian gora korrika!

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 15a, 02:00

Gero eta gehiago dira, men­dian korrika egitera ani­ma­tzen direnak; eta gero eta gehia­go dira mendiko laster­ketak ere. Eta ikusita mendi lasterketa talderik ez zegoela Hernanin, zenbait korrikalari elkartu ziren ekainean, pro­iektua martxan jartzeko.
Proiektu horrek Axeriak Mendi Lasterketa Taldea ize­na hartu du orain, eta taldea sortzeko prozesuan dabiltza, Hernaniko eta inguruko hain­bat lagun: «28 gara orain, 19 mutil eta 9 neska, herri asko­ta­koak. Izan ere, Her­na­nikoak bakarrik ez, Do­nostia, Lasar­te, Urnieta, Iru­ña eta Bur­gose­ko­ak ere ba­daude, bes­teak bes­te», azaldu dute taldetik.

Adin eta gaitasun guztietako korrikalariei irekia
Nabarmendu dute, gainera, adin eta gaitasun guztietako korrikalariei irekita dagoela. Behar den bakarra, men­dian korrika egin nahi izatea!
«Helburua da esperientziak partekatzea, elkarrekin entre­­natzea, lasterketetara elka­rre­­kin joatea, kedadak egitea bes­te talde batzuekin...», diote.
Orain arte, bi bilera egin dituzte, taldeko kideek. Eta gainerakoan, whatsappeko talde baten bitartez ari dira lanean eta harremanetan.
Interesa dutenek, nahikoa dute mezu bat bidaltzea, izen-abizenak eta telefonoa jaki­na­­raziz, Axeriak Mendi Las­ter­­keta Taldearen Facebookera, edo hernanintrail@gmail.com helbide elektronikora.

Kedada irekia ere antolatuko dute laster, nahi duten guztientzat, mendi buelta bat egiteko.

Taldeko logoa, prest
Taldearen izena aukeratu zuten aurreneko bileran, eta dagoeneko osatu dute taldeko logoa ere: axeri bat, eta Onddi eta Adarra mendiak irudi­ka­tzen ditu. Eta orain, taldearen ekipazioarekin ari dira la­ne­an: diseinua aukeratu, zein material prestatu...

Kedada irekia, laster
Gainera, kedada irekia ere antolatuko dute laster, mendi buelta bat egiteko, nahi du­ten guztientzat. Printzipioz, azaroan izango da, jakina­ra­ziko dute eguna. Eta hel­bu­rua izango da, elkar ezagutu eta jen­dea taldera gerturatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!