Eskuz binaka, etxean jokatuko dute gaur Lazkano eta Berasartek; Oiarpe izango dute aurkari, 21:00etan, Kiroldegian. Bihar eta etzi, berriz, partidu gehiago izango dira eta errendimendu taldekoek Gipuzkoako Txapelketa hasiko dute; 12 alebinek eta 10 infantilek. Guztira, 49 izango dira txapelketan ariko diren pelotari hernaniarrak.