Donostiako Koldo Mitxelena kultur etxean emanaldi berezi bat aurrenekoz ikusi ahal izango da gaur, 19:00etan: Nagore Legarreta hernaniarraren Hysteron argazki erakusketaren atzean dauden ideiak biltzen dituena. Bertan izango da Beñat Iturrioz eta Txaro Unzilla hernaniarren musika eta dantza ere, eta Danele Sarriugarte eta Gorka Setienen testuak, eta Mariano Hurtado eta Aida Torresen musika.