Argazki erraldoia, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 19a, 02:00

Hernaniar eta astigartarrei lu­zatu die deia BagaGiltza he­rri plataformak, argazki erral­­doia ateratzeko, erabaki­tzeko eskubidearen alde. Hernaniko apeaderoko eskaileretan jarri dute zita, eguerdiko 13:15etan: «zu beharrezkoa zara! Eraba­kitzeko eskubidearen alde bi­dea eraikitzeko behar zaitugu. Zatoz, ekimenaren irudia izan­go den argazki erraldoi baten parte izatera!», luzatu diete deia herritar guztiei.
Udaberrian egingo den herri galdeketari begira, beste bi zita ere jarri ditu Baga­Gil­tzak: batzarra egingo dute hi­la­ren 29an, eta Udaberri Festa azaroaren 12an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!