Beldur Barik programa eta lehiaketa aurkeztuko dute gaur, 18:00etan Gaztelekuan. Helburua da, bideo lehiaketa baten bidez indarkeria sexista prebenitzea. Hain zuzen, bideoak egiten ikasteko tailerra ere izango da, bihar (10:00) eta hilaren 21ean, Biterin.