Anbulantzia berriaren iraungitze data igaro zela eta, berriaren zain zeuden Goizuetan, eta dagoeneko iritsi da, suhiltzaile bolondresen egoitzara. Hala ere, oraindik egun batzuk beharko ditu, moldatu beharra dagoelako, errotulazioak aldatu eta abar; baina laster izanen da martxan.