«Ez gaude prest euskeraz aritzeagatik etengabe kuestionatuak izateko»

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 14a, 02:00

Bihartik, euskera hu­tse­an bi­zi­tzeko erronkari egin­go diote au­rre hainbat her­na­niarrek, eta horretarako tai­le­rra ere eman­go da, 09:00etan Bi­terin (izenematea:  euskara­@­herna­ni.eus/943 33 70 29). 13:00ean, berriz, erronkari ha­si­era emango zaio, Plaza Berrin.
Aurretik hainbat hitzaldi ere antolatu dira, eta euskaldunen jarrera aldatu beharraz hitz egin dute askok; tartean, Estitxu Eizagirrek, Argiako zu­zendariak. Garbiñe Petria­ti­re­kin eman zuen hitzaldia.

«Erdaldunen ezinegonarekin enpatizatzen dugu»
Eizagirrek askatasunarekin lo­tu zuen euskera. «Askata­suna­re­kin lotua dago, niretzat, euskera. Euskeraz ari naizenean, aske naiz. Euskeratik beste hiz­kuntzetara pasa behar du­da­nean, ez naiz sentitzen aske».
Baina hori aldatzea ere euskaldunon esku dagoela aldarrikatu zuen. «Askata­su­na da norberaren zilborrean norberaren hizkuntza jartzea, zentroan. Eta euskeraz egitea, inongo azalpenik eman gabe, gure buruari askatasun hori ematen diogulako, libertate hori har­tzen dugulako; autokritikoak bai, baina ez gaudelako prest etengabe kuestionatuak izatea onartzeko». Izan ere, Eizagi­rre­ren ustez, «bizitza osoa daramagu diglosian, menpeko egoera eta jarreretan» eta «erdaldunen ezinegonarekin enpatizatzen dugu, euskerak sortuko dizkien eragozpenen beldurra jartzen dugu gure zilborrean, eta gu gara euskera albora uzten dugunak».

«Erdaldulunei euskeraz egiteko laguntzen dit beraiei propio mintzatzeak, begietara begira, galdera errazak eginez»

Galdera tranpa, ez egitea
Euskera alboan ez uzteko, erabili egin behar! Eta baita erdaldunekin ere. «Ezeza­gu­nei eta erdaldun deklaratuei ahalik gehien euskeraz egiten diet. Neretzat, denek ulertzen dute euskera, kontrakoa frogatzen den arte. Eta errealitateak erakusten dit askok eta askok ulertzen dutela. Kontua da, ‘ulertzen duzu?’ galdera tranpa ez egitea, lehen erreakzioa eta erosoena ‘ez’ esatea baita». Nola egin, da giltza: «erdaldunei euskeraz egiteko laguntzen dit propio beraiei mintzatzeak, begietara begira, galdera errazak eginez eta bera etengabe jokoan sartuz, partaide eginez».
Aldeko giroa sortzeak la­gun­­tzen du, hortaz. «Horre­ga­tik zo­riontzen dut Hernanin Eus­­kara Ari Du ekimena. De­non artean elikatzen dugu giro bat, adosten dugu onargarria dena».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!