Biteriko Udazkeneko Programazioan badira hainbat berrikuntza, eta bat, gaurkoa; aurrenekoz, Milagrosa erabiliko da, rock kontzertu baterako. Gaueko 22:00etan, Petti eta Etxeko Uzta izango da bertan, Hotzikarak diskoa aurkezteko.
Sarrerak Biterin daude salgai, 7 eurotan.
Garratz eta leun
Sentipenak berpizten dituen kantuak eskainiko ditu taldeak; batzuetan garratz xamar, eta besteetan, leun. Pettiren ahots sakonak eta taldearen musikak gorpuztuko dute emanaldia.
Sarrerak, hurrengorako
Bestalde, Udazkeneko Programazioak urriaren 20an jarraituko du aurrera; salgai daude sarrera Su izan nahi ikuskizun multidiziplinarrerako.