Astigarragan ohikoa den bezala, astelehenean jasoko du herriko KZ Guneak dinamizatzailearen bisita. Goizez eskainiko du saioa, 09:00etatik 13:00etara, eta bertaratzen direnek beraien zalantzak galdetu eta horiek argitzeko aukera ere izango dute.
Beste hiru saio, hilabete honetan
Baina ez da aste honetako saio bakarra izango, izan ere, urriaren 26, 27 eta 28an ere Kz Gunean izango da: 26an, 09:00etatik 13:00etara; eta 27 eta 28an, 11:15etatik 13:00etara.
Ordenagailuak erabiltzeko aukera, astean zehar
Dena den, Gazteen Informazio Guneko ordutegian ere izango da aukera ordenagailuak erabiltzeko: goizez astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan, 11:00etatik 13:00etara; eta asteartean, arratsaldez baita ere, 17:30etan hasi, eta bi orduz. Tomas Alba, 13n dago.