Irakasleak ikertzeko eskatu du Covitek, «delituaren eragile» izan daitezkeelakoan

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 13a, 02:00

Hilaren hasieran Hernaniko Institutua salatuko zuela iragarri zuen Covitek (Colectivo de Victimas del Terrorismo), «Gu­darien Egunaren bueltan Insti­tutuko 50 adin txikikok ETAko 22 kide omendu zituztelako institutuko instalazioetan».
Aste honetan, berriz, irakasleak ere ikertzeko eskatu du elkarteak, «delituaren eragile» izan daitezkeelakoan.

Irakasleak, «eragile»
Covitek argitaratutako pren­tsa oharrean azaldu du «ikasleak Audientzia Nazionalaren aurrean deklaratzera deitzeko» eskatu duela.
Era berean, beste eskaera baten berri ere eman du: «ikertu dadila institutuko arduradun eta irakasleen erantzukizun penala, delituaren eragile gisa».

Hezkuntza Sailak, «barrutik landuko du gertatutakoa»
Honen harira, Kronika Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sai­larekin jarri zen harremanetan atzo. «Guk hezkuntza alorrean egiten dugu lan, eta ikas­tetxean gertatutakoa ba­rrut­ik landuko da. Bake eta bi­zikidetza idazkaritzarekin el­karlanean, ikasleekin lan­du beharko dira biktimekiko enpatia, giza eskubideak... Ez dakigu Coviteren eskaerarekin zer gertatuko den. Gu hezkuntzara mugatuko gara».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!