Azken bost urteetan egin duten bezala, aurten ere bazkari eder baten bueltan bildu dira Urumea ikastolako ikasle ohiak. Urriaren 1ean elkartu ziren, Errioguarda jartetxean, 23 ikasle ohi, eta «giro ederra sortuz, bapo jan eta edan» zutela azaldu dute. Era berean, garai bateko anekdotak eta gertaera alaiak ekarri zituzten gogora, eta egun ederra pasa zute elkarrekin, askotan urte osoan zehar elkar ikusi ere egiten ez duten kideek. Hori horrela, datorren urterako animatzeko deia egin diete gainontzekoei.