Basherri Sarea proiektuak jasoko du Ta Punturen debaldeko laguntza

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 13a, 02:00

Ta Puntu kooperatibak es­kain­tzen dituen zerbitzuen ar­tean dago enpresek sarean du­ten presentzia hobetzeko plangintzak osatzea edota horretarako formazioa ematea, e-commerce edo e-marketinga eta diseinu grafikoa.
Pasa den irailean, egitasmo berri bat sortu zuen Ta Puntuk, zerbitzu horietako bat debalde emateko: Puntu So­zia­la. «Gizartean eragin positiboa duten enpresak lagun­tzea» zuen helburu, eta aukeratu dute irabazlea: Basherri Sarea proiektua.

«Datorren edizioan izango duzue beste aukera bat»
Kooperatibako kideek azaldu dute zergatik aukeratu duten Basherri Sarea: «gizartean eragin zuzena izateagatik, bultzada baten beharra duelako, komunikazio gabezia garrantzitsuak dituelako eta hauek gauzatzeko baliabide urriak dituelako». Horrela, urtebetez hori konpontzeko laguntza emango dio.
Guztira, 14 proiektu aurkeztu direla jakinarazi du Ta Puntuk, eta denei eskerram eman dizkie. «Gizarteari egiten dizkiozuen ekarpena ezinbestekoak dira. (...) Datorren edizioan izango duzue beste aukera bat!»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!