Herri batzarra gaur, birfundazioaz

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 13a, 02:00

Hernaniko Sortuk herri ba­tzarra deitu du gaur, 19:00etan Biterin. Sortuko Birfundazio prozesuan urriaren 8an eman­dako urrats berriaren inguruko azalpenak emango dira.

Proposamenak, azarora arte
Prentsa oharrean azaldutakoaren araberan, «urrairen 8an Sorturen Batzar nazionalaren mandatuz hausnarketan ibili diren 34 kideek ponentzia politiko-organizatiboa publiko egin zuten».
Hortik aurrera, azaroaren 3ra arte epea ireki dela jakinarazi dute, «edonork beste ponentzia zein Zu­zen­da­ri­tza Ekipo proposamena aurkeztu dezan». Kongresua, urtarrilaren 21ean egingo da.

Batzarra, azalpenetarako
Prozesu honen guztiaren berri emateko deitu du herri batzarra gaur Sortuk, eta parte hartzeko deia egin du: «Sortu birfunda­tzeko zure ekarpena eta iritzia garrantzisua delako».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!