Azaroko eta abenduko larunbatetan goizeko 10:00etatik aurrera, Donosti Berri Klubeko txirrindulari gazteenak, alebin eta infantil mailakoak, eskolako patioan elkartuko dira. Bertan, hainbat ginkana egingo dituzte, aurrerago entrenamenduekin hasi aurretik. Herriko 10 eta 14 urte bitarteko neska mutilak animatu dituzte beraien bizikleta hartu eta parte hartzera.