Aldaketa, lehiaketako oinarrietan

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 13a, 02:00


Urriaren 21era arte zabalik dago epea, Hernani Kuttuna lehiaketan parte hartzeko; datorren urteko egutegia osatzeko 12 argazki eta horiekin lotuta azalpen edo istorio labur aukeratuko ditu Udalak. Edonork hartu dezake parte, gehienez, bost argazkirekin. Baina oinarrietan aldaketa txiki bat egin da: bakoitzak aurkeztu nahi dituen argazki guztiak banaka aurkeztu beharrean, batera aurkeztu ditzake, pen drivean, adibidez, eta datuak gutunazal batean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!