Azken hitzaldia, euskararen erronka hasteko

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 13a, 02:00

Euskara Ari Du egitasmoaren bueltan antolatutako lau be­roketa saioetan azkenekoa izango da gaur, 19:00etan ha­si­ta, Biterin. Lorea Agirre, Jakin aldizkariko zuzendaria eto­rriko da Hernanira, hi­tzal­dia ematera: Euskahaldundu, zergatik eta zertarako?

Indar probaren hasiera eta tailerra, larunbatean
Gaurko hitzaldiarekin beroke­ta saioei amaiera emango zaie, eta larunbatean Eutsi Eus­ka­rari indar proba edo erronkari ekingo zaio.
Batetik, TELP tailerra eman­go da 09:00etatik 13:00e­tara, Biterin. Bertan balia­bi­de­ak ematen saiatuko dira, egu­nerokoan euskeraz egiteari eusten laguntzeko.
Ondoren, indar probari ha­si­era emateko kale buelta egingo da, 13:00ean Plaza Berritik abi­a­tu­ta. Hortik aurrera, izena eman dutenek, urriaren 15etik aza­roaren  26ra bitartean au­ke­ra­tu duten astean euskera hu­tse­an bizitzeko saiakera egingo du­te. Dagoneko, 300 lagunek eman dute izena, eta epea za­ba­lik dago oraindik: 943 55 78 01 (AEK), dobera@dobera.com,  ikas­­­te­txeetan, edo euskara­ari­du@g­mail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!