Ohiko Asanblada Orokorra deitu du Hernani Errugbi Elkarteak larunbaterako, 10:30etatik aurrera, Landaren. Besteak beste, pasa den denboraldiko balantzeak aurkeztuko dira, eta baita denboraldi berriko aurrekontuak ere. Era berean, zuzendaritza berritzeko hauteskunde batzordea eratuko da.