Askorentzat jaieguna da gaurkoa, baina beste batzuentzat, lan gehiago izango da aste honetan. Horixe gertatu zaie Hernaniko Emakumezkoen Euskal Ligako eta Jubenilen Liga Nazionaleko taldeei.
Neskek Zubipen jokatuko dute gaur, 11:00etan hasita, Oiartzunen kontra, eta mutilek, berriz, Amorebietan, 11:30etatik aurrera.
Partiduei aurre egiteko, egoera desberdinak
Partidu interesgarriak izango dira gaur. Baina abiapuntu desberdina izango dute bi taldeek.
Izan ere, neskek 2-0 galdu zuten Berriotxoaren aurka, eta gaur, Oiartzun, bigarren sailkatua izango dute aurkari.
Mutilek, berriz, 2-0 irabazi zuten Arenasen kontra, eta azpialdean dabilen Amorebieta izango dute gaur aurkari.