Sortze festa larunbatean, haur eta gazteekin

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 12a, 02:00

Zazpi lagun elkartzen hasi ziren lehengo urteko udaran, aisialdi talde bat sortzeko as­moz: Ainitze Kalonje, Leire Fer­nandez, Jon Zumalabe, Iza­ro eta Maialen Auzmendi, Ashok Iturriza eta Egoitz Ar­biol. «Gure asmoa da haur eta gazteekin Hernanin ai­si­al­di alternatibo bat sortzea, gure bidez, baina beraiek anto­la­tua. Gu haien bidelagun izan­go gara, baina ez dugu guk ezer zehaztuko».
Larunbat honetan egingo dute Kanika Aisialdi Taldearen sorrera festa, 16:30etan hasita, Ave Marian, eta 6 urtetatik hasi eta 18 urtera arteko hernaniar guztiak gonbidatu dituzte.

Haurretatik, hezitzaileetara
Ia ez dute jarri adin mugarik, parte hartu ahal izateko. Larunbateko festara gertu­ra­tzen denari nahi adina informazio emango diote, eta par­te hartzeko aukera za­bal­du. «Sei urtetik gorakoentzako da, baina badakigu 16-18 urte arteko tartea inflexio puntu izaten dela. Norberak emango dio etapa honi bukaera, baina asmoa da Kanikan ume moduan hasten direnak he­zi­tzaile izatera iristea.

Boterea eman
Era berean, herrira begira egin­dako proposamena dela ze­haztu dute. «Bilatzen du­guna da haurrek bere aisialdia antolatzea; beraiei eman nahi diegu boterea. Ikasi dezatela parte hartzen, herriari begira. Konturatu daitezela beraiek ere herria osatzen dutela, eta parte hartzeko lekua dutela».

Jolasak, ipuinak, musika...
Taldea ezagutzera eman eta herritarrak parte hartzera animatzeko, festa antolatu dute larunbatean, eta adin tarte guztietarako ekitaldiak antolatu dituzte: jolasen zirkuitua, ipuin kontalaria, kontzertuak, txosna...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!